Sustengua France 3 Euskal Herri saioari

Atzo jakin berri dugu datozen asteetan izanen diren besta egunak direla eta, France 3 Euskal Herri saioak ez zuela emisiorik izanen maiatzaren 7ko astean.

Erabaki lotsagarria iduritzen zaigu, datozen egunetan Euskal Herrian burutuko diren gertakariak ikusirik (Nazioarteko topaketa eta Seaskaren manifestazioa adibidez), kate honek gertakari horiei ohiartzuna emateko aukera deuseztatzea.

Horrez gain, EHBAI bertako zerbitzu publikoak defenditzen dituen heinean, ez zaigu normala iduritzen zuzendaritzak, bertako errealitatea kontutan hartuko ez duen erabaki bat hartzea, eta toki mailako kazetarien iritzia ez errespetatzea mespretsua adieraziz.
Are gehiago, gertakari honek zalantzan jartzen du, orain dela hilabete batzuk hartutako engaiamendua: France 3 Euskal Herri saioa mantentzeko prest azaltzen zirela.

Hori dela eta, gure sustengua adierazi nahi diegu France 3 Euskal Herriko kazetari eta langileei.

Cet article est également disponible en : French

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude